XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. LEHEN GIZONA EUSKAL HERRIAN.

a) Xehetasun zenbait.

Lehen Paleolitos Harotik bizi zen gizona Euskal Herrian.

Gizaki haztarnarik ez izan arren, gizon honek utzitako harrizko tresna landuek hori frogatzen dute.

Hots: Miarritzen aurkituriko harrizko haizkora, Acheul Aldian koka dezakegu: era berean, Haitzabal izeneko muinoan (Gasteiz-ko hegoaldean) aurkituriko suharrizko haizkora, eta Baiona inguruetan topatu den hainbat lanabes.

Hona hemen, Acheul Aldiko haizkora bat, Isturitzen aurkitua.

Aipaturiko tresnok, banaka hartuz gero, garai hartako gizonari buruz ez digute ezer asko esaten.

Halabaina, beste herrialde batzutako datuekin loturik, Pireneotan bizi zen gizona nolako zen eta honen bizimoldeak zeintzuk ziren sumatzea uzten digute.

b) Europan.

Haro hartako europar jendetzarengan giza mota bat baino gehiago bazen zihur aski.

Euskal Herriko gizonaren hurbilenetako bat Maurentropus deiturikoa zen (Heidelberg-tik hurbil aurkitua).